Interes historikoa, etnografikoa eta arkeologikoa duten elementuen eta guneen Katalogoa egin da. Inbentario hori baliatuta hobekuntza eta babes plana egingo da. Horrez gain, Busturia osoko naturari, historiari, arteari, etnografiari eta arkitekturari bultzada berria emango zaio.
• Herriaren ondarea gure ondorengoentzat babesteko eskubidea.
• Babesterakoan, arreta jartzea elementuei beraiei, baina baita ere horien artean sortzen diren harremanei, elementu-multzoei eta elementuok eratutako paisaiari.
• Interes artistikoa nahiz historikoa duten guneak nabarmentzeko estrategia. Lurraren erabilera sustatzea natura- eta kultura-ondarean oinarritutako ekipamendu ludiko eta kulturalen bitartez, eta erabilera ludikoak eta turistikoak antolatzea.
• Eraikitako ondarea birmoldatzea bertan kultura-jarduerak aurrera eramateko (Busturiari lotutako museo tematikoak).
• Gure ondarea ezagutaraztea busturiarrei eta gurera datozen bisitari guztiei.
Axpe auzoa,1 48350 Busturia (Bizkaia)
Tel. 94 687 00 50 • Faxa: 94 687 00 63
udala.busturia@bizkaia.org